XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xedapen honetan xedatzen denaren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektibozko metodoaren zeinu, indize edo moduluen modalitatetik kanpo geratzen diren subjektu pasiboek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektibozko metodoaren koefizienteen modalitatea ezarriz zehaztuko dute euren etekin garbia, baldin eta Zergari buruzko Araudiko 29. artikuluak ezartzen dituen baldintzak bete eta modalitate honi uko egiten ez badiote.

Laugarrena

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 28. artikuluaren arabera, eta Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 37.1.1go. eta 38. artikuluen eredura, onetsi egin dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektibozko metodoaren zeinu, indize eta moduluen modalitateari dagozkion zeinu, indize edo moduluak, bai eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi eta erraztuaren modulu eta indize zuzentzaileak ere; izan ere, horiek guztiak aurreko artikuluetako jarduerek edo jarduera-alorrek ezarri behar dituzte.

Aipatu zeinu, indize edo moduluak, eta moduluak eta indize zuzentzaileak nahiz beroriek ezartzeko jarraibideak eraskinera bilduko dira.

Bosgarrena

Aurreko xedapenean aipatu diren zeinu, indize edo moduluak, eta moduluak eta indize zuzentzaileak 1995 eta 1996. urteetan ezarriko dira; baina azkeneko urte honetakoen balioa foru agindu baten bitartez eguneratuko da, eta foru agindu hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da 1995.eko abenduaren 15a baino lehen.

Eguneratze hori egiteko ondokoa hartuko da kontutan: ekonomiaren eragileek edo bestelakoek jasaten duten bilakaera, baldin eta horiek eragina badute, foru agindu hau ezarri behar duten jardueren edo jarduera-alorren etekin garbia edo sartu beharreko kuota osotueran.

Seigarrena

Zenbatespen objektibozko metodoaren zeinu, indize edo moduluen modalitatea ezartzen duten jardueretan aritzen direnean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek modalitate horri uko egin nahi badiote 1995erako, bi hileko epea izango dute aukera horretaz baliatzeko, foru agindu hau indarrean jartzen denaz gero.

Zenbatespen objektibozko metodoaren zeinu, indize edo moduluen modalitatea ezartzen duten jardueretan aritzen direnean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek modalitate horri uko egin badiote, bi hileko epea izango dute uko hori ezeztatzeko, foru agindu hau indarrean jartzen denaz gero.

Xedapen honetako lehenengo lerrokadako ukoa edo bigarren lerrokadako ezeztapena egiteko, S-4 eredua erabili beharko da, martxoaren 12ko 569/1992 Foru Aginduak horretarako onetsiriko eredua, alegia.

Zazpigarrena

Araubide erraztua ezartzen duten jardueretan aritzen direnean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek araubide horri uko egin nahi badiote 1995erako, bi hileko epea izango dute uko egiteko, foru agindu hau indarrean jartzen denaz gero.

Araubide erraztua ezartzen duten jardueretan aritzen direnean, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek araubide horri uko egin badiote, bi hileko epea izango dute uko hori ezeztatzeko, foru agindu hau indarrean jartzen denaz gero.